XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, zuen haurren ongi hazteko behar direnak ikhasi eta, khasu egizue nola maite dituzketen emaiten dazkotzuetenak.

Esneak gaitu huntan hobekienik argituko.

Esnea hazkurri ona dea? On duteia haurrek? Eman behar zakoteia anhitz? Jendek, bethi danik gostu izan baitute medikuen izpi bat ausikitzen, daukate moda bat bezala hararazi dugula esnea.

Egia erran, esnea edo arras on edo arras kalte ditake harleak beretzen edo dicheitzen duen arabera.

Ongi jasaiten balimbadu, goitika eta sabeleko minik gabe, emanen diogu haurrari aphur bat.

Ez badezake jasan, goiti jin nahi bazitzaio edo jalitzeak gaizkitzen batziazko (beheitikoz edo idortez) biziki gutiago beharko du edo batere ez.

Ongi jasaiten delarik ere, ez ditake izan esnea bigarren adineko haurraren hazkurri choila, nahi bezembat izana gatik berenaz janhari osoa.

Esnekariak, irin edo pampacirc;tes delakoekin egiten direnak, ez dira ere aski choilki emanez, sobera behar bailitazke eman, kalte handia egin lezakete.

Luzaz, eta ez du hain aspaldi arte, haurrak lau eta bortz urthe artino hola, esne eta esnekariz choilki hazi dituzte, hirietan eta kampaña batzuetan.

Haurrak heldu ziren, ba, gizen, mazela zabal batzuekin, ttripa lodi bat, bainan flako, zarphil eta ez ontsa.

Hau erraiten dautzuet nahiz kompreniarazi haurra ez dela bethi molde berean hazi behar, bainan bai, duen jitearen arabera eta kaskoz ari behar zireztela hortan ere haurraren gostuari behatuz; ez choilki hargatik, hunen beharreri ere begi eskuak emanez.

Hastetik ez balimbadu jateko batetarik baizik nahi, eman hartarik, ez choilki eta ez bethi.

Bertze behar dituenetarik ere behar da lotharazi emeki emeki, nun ez duen hau edo hura osoki hastiro, erran dudan bezala.

Hola, ez duzue choilki konfituraz haziko, hau biziki maite duelakotz; ez da ere bortchatu beharko hastiro duenaren jaterat, on eginen diolako estakuruan.

Jainkoak eman dauku jatekoz aski zerekin kambia, bakotcharen gostuaren egiteko.

Erretchago izan dezazuen hautua erranen derautzuet laburzki: 1ampdeg;) Zer behar duen haur horrek bizitzeko eta handitzeko?.

2ampdeg;) Nola behar diren jatekoak egunean barthitu?.

3ampdeg;) Zoin diren hazkurri bazter uztekoak?.